Karate-doren praktika 1984an hasi nuen eta hurrenez hurren Robert PECHALAT, 6. dan, eta Camille DAUDIER-en, 8. dan (azken hau 2005ko uztailak 20ean utzi gintuen) ikaslea izan nintzen. Biak 1967tik Kase Maisuaren ikasle zuzenak izan ziren.

80. hamarkadaren amaieratik eta bere heriotza arte (2004ko azaroaren 24a), Kase Maisuaren irakaspenak jarraitu ditut Frantzian eta Europan (Espainia, Belgika, Luxemburgo, Andorra...).

Gaur egun, nere praktika eguneroko trebaketan eta hobetze ikastaldietan Jean-Pierre LAVORATO 9 dan zuzendaritzapean, Kase Maisuaren ikaslea. Karate-doko Institutoko zuzendaritza teknikoa eta administratiboa euskal hiztuna da. Gaur egun, bost dojoetan irakasten dut : Hendaia, Senpere, Azkaine, Donibane Lohizun eta Uztaritze.

I.E.K.S.-ek proposatzen dizu irakaspen tradizional bat Kase Maisuaren ildoan budo bezala eta lehiaketa asmorik gabe. Gure karateka gazteenak 4 urte ditu eta zaharrenak 70 (eta 68 urtekin hasi zen!). Beraz, praktika guztiei irekita dago, emakume, gizonezko eta haur, funtsezkoena lan egiteko eta aitzinatzeko gogoa da.. Nor bere bidea egiten du eta bere erritmoan bilakatu.

Cruz Etcheverria

Irakasle diplomatua

Gerriko Beltza 6. Dan

Aurkezpena

This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now